EUSKADIKO GOTZAINEK PAKEAREN ETA ELKARKIDETZEAREN ALDEKO OTOITZALDIA DEITU DUTE

2011-12-17

Otsailaren 25ean egingo da, hiru elizbarrutietan, modu bateratuan

Euskadiko hiru gutzainek otsailaren 25erako otoitzaldi berezia deitu dute, pakearen eta elkarkidetzearen alde.

ETAren amaieraren ostean gotzainek bultzatutako ekimen bateratua, hiru elizbarrutietan, era bateratuan ospatuko da.

Halaber, Euskadiko elizaren arduradunek, On Mario Icetak, On Miguel Asurmendik eta On Jose Ignacio Munillak, Urtarrilaren lehenean ospatuko den Munduko Pakearen Egunari begira, «gure lurraldean, elkarkidetzearen aldeko konpromezua indartzeko deia» egin dute.

Euskadiko hiru elizbarrutiei hots egin diete, «krisiaren eta elkarkidetzearen inguruan, parrokietan gogoetarako eta otoitzerako material lagungarria prestatu dezaten».

GOTZAINEN OHARRA IRAKURRI

 Fuente: www.elizagipuzkoa.org

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio