Portada » KRISTO ZABALTZEKO OTOITZA (NEWMAN KARDINALA)

KRISTO ZABALTZEKO OTOITZA (NEWMAN KARDINALA)

Kristo zabaltzeko otoitza

San John Henry Newman Kardinal eta Elizaren Doktoreak konposaturiko otoitza

San John Henry Newman Kardinalak (1801-1890) konposaturiko otoitz bat da hau. Kalkutako Santa Teresak (1910-1997) egunero errezatzen zuen.

Gaur egun ere, Ama Teresaren alabek, Karitatearen Misiolariek, alegia, egunero errezatzen dute meza ostean.

Nor izan zen Newman?

Newman, XIX. mendeko Ingalaterrako pertsonaia nagusietako bat, Londresen jaio zen 1801eko otsailaren 21ean, eta Birminghamen hil zen 1890eko abuztuaren 11n. Oxfordeko Trinity Collegen graduatu ondoren, tutore bihurtu zen Oxfordeko Oriel Collegen eta St. Mary ‘s University Churcheko bikario. 1833an, beste batzuekin batera, anglikanismoaren berpizkunde espiritual eta doktrinala hasi zuen, Oxford Mugimendua izenekoa.

Kristautasunaren lehen sei mendeetako heresien azterketa historikoaren bidez, anglikanismoaren akatsez konbentzitzen joan zen poliki-poliki. 44 urterekin erromatar katoliko bihurtu zen. Aurrerago, Apaiz katoliko erromatarra izan zen eta San Felipe Neriren oratorio ingelesa ezarri zuen.

Newmanek bere bizitza hezkuntzari eta Oratorioko lan pastoralari eskaini zien. Honela, 1854an Irlandako Unibertsitate Katolikoa sortu zuen. Hainbat artikulu eta liburu argitaratu zituen, Eliza Katolikoaren ulermen handiagoa ekarri dutenak, bai iraganean eta baita gaur egun ere.

Newmanen Apologia pro vita sua liburu famatua bere konbertsioaren kontakizun autobiografikoa eta erromatar katolizismoaren defentsa da. 1879an, Leon XIII.a Aita Santuak Newman kardinal izendatu zuen.

Newman prosa eta olerkigintza ingeleseko idazle bikaina izateaz gain, Eliz-historialaria eta teologoa izan zen. Newman kardinala 1890eko abuztuaren 11n hil zen, eta Rednal hilerrian lurperatu zuten, Birminghameko Oratorioko landetxean.

2010eko irailean, Benedikto XVI.ak dohatsu egin eta Frantzisko Aita Santuak 2019ko urriaren 13an santu bezala aitortu zuen. Bere kanonizazio prozesurako bigarren sendaketa miragarria 2015ean izan zen, Chicagon, haurdun zegoen ama bat eta bere semea arriskuan jartzen zituen odoljarioa sendatuz.

2025eko azaroaren 1an, Leon XIV. Aita Santuak John Henry Newman Elizako Doktore izendatu zuen.

Kristo zabaltzeko otoitza (Newman Kardinala)

¡Oh Jesus!

Noranahi noala ere, lagun iezadazu zure usain gozoa zabaltzen.
Nere arima zure espirituz eta biziaz gainezka bete ezazu.
Nigan hainbeste sartu eta jabetu
nere bizitza osoa zurearen islada besterik izan ez dadin.
Nigan halako moldez distiratu eta egon,
non topatzen dudan arima bakoitzak Zure presentzia senti dezan.
Ni ikustean, ez nautela ni ikusi, Zu nigan baizik.

Nirekin halako moduz egon,
non Zure distira berarekin distira egin dezadan
eta nere distira besteentzat argia izan dadila.
Nere argi osoa Zugandik etor dadila, oh Jesus:
izpirik ere ez dadila nerea izan.
Zu izan zaitezela nire bitartez besteak argitzen dituzuna.
Nire ezpainetan zuretzat atseginena den gorespena jar ezazu
ingurukoak argituz.

Hitzez baino gehiago, ekintzez hots egin zaitzadala,
Zugandik nire bihotzera datorren maitasunaren distiraz.

Amen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio