SAN AGUSTINEN IDAZLANAK EUSKARAZ SAREAN

San Agustinen hainbat idazlan

 (1.52 Mb)  (0.89 Mb)

Euskal Herriko Unibertsitateak Pentsamenduaren Klasikoen Bilduma sarean eskeintzen digu. Horien artean, bada kristau pentsalari eta idazle garrantzitsuen lan bat baino gehiago. Kasu honetan, San Agustin handiaren hainbat idazlan partekatzen ditugu.

Goiko fitxategian, hauek aurki daitezke: Akademikoen kontra, Bizitza zoriontsua, Ordena, Bakarrizketak, Elizaren ohiturak eta manikeoenak, Erabakimen librea, Maisua, Erlijio egiazkoa, Sinestearen onura, Aitortzak, Ikusten ez diren gauzei buruzko fedea, Ongiaren izaera manikoen aurka, Kristau doktrina, Hasiera hitzez hitz, Trinitatea, Enkiridion, Jaungoikoaren Hiria eta Gutunak.

Hitzaurretik:

Agustin deunaren lan filosofikoa eta teologikoa ulertzeko, ezinbestean ezagutu beharko dugu beraren bizitza, jasan behar izan zituen gorabeherak eta bere izaera eta pentsaera taxutu zuten hainbat eta hainbat eragile. Ikuspegi honetatik soilik ulertu ahal izango dugu hark guri utzitako jakinduria eta bere giza maila. Agustin deunaren bizitza kezkaz, zalantzaz, akordioz eta desakordioz josita dago eta estuki lotzen da bere pentsamenduarekin. Hau guztia idatziz era bikainean ematen digu aditzera bere esku zeukan baliabide bakarra, hitza, erabiliz. Ele dotorez garatzen du bere filosofia kristaua eta aldi berean argudio sail osoa asmatzen du, fedezko edukiak desitxuratu nahian inguru hurbilean etengabe azaltzen zitzaizkion aurkarien kritikak desegiteko.

(María del Carmen Dolby Múgica)

Iturria: www.ehu.eus

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio