(Cataluniako Kristauen Federazioa) Aurreko urriaren 23an, asteazkena, Sant Raimon de Penyafort Ikastetxeko Areto Nagusian (Bartzelonako Unibertsitatea) “Sineste-arrazoigatiko gorrotoaren diskurtsoaren kontrako heziketa” jardunaldia parte-hartzaile kopuru apartarekin burutu zen.
Jardunaldiaren barruan, «Erradikalizazioaren prebentzioa: erlijioa eskolan» mahai-ingurua egin zen. Francisca Pérez-Madrid, Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Zuzenbide irakasle titularrak moderatu zuen. Marcellí Joan Alsinellak, Generalitateko Erlijio-gaien Zuzendari Orokorrak (DGAR), Erlijioen Lan Talde Egonkorraren zuzendari (GTER) den Joan Hernández i Serretekin batera, elkarrizketari ekimen honengatik antolatzaileak zoriontzen hasiera eman zioten, administrazio publikoen eta erlijio-konfesioen arteko -nola erlijio-tradizoetan beraietan- elkarlanaren garrantzia oroituz.
Hizlariek esandakoak
Kataluniako Elkarte Islamikoen Batasunako zuzendariak (UCIDCAT), Mohamed El Ghaidounik, administrazio publikoaren pasibotasuna dela eta bere kezka agertu zuen. Bere ustez, haur musulmanen gurasoek beraien erlijio-hezluntza aukeratzeko eskubidea baitute: “eskubideak ez dira adosten, errespetatu egiten dira”. Bestalde, uste askoan lehenbiziko aldiz Departamentuak eskolan islama eskatu dutenen kopurua eman izana baloratu zuen: 85.000, Katalunian.
Bestetik, Guillem Correak, Kataluniako Kontseilu Ebanjelikoko Zuzendari Orokorrak, hezkuntza konfesionala jasotzen ez dutenentzat Kultura Erlijiosoa ikasgaia eskeintzea guztiz bateragarria dela azpimarratu zuen. Gainera, Estatu Espainolan gutxiengo erlijiosoen egoeraren eta hauek jasandako diskriminazioen gainbegirada historiko labur bat egin zuen.
Joan Costa i Bouk, Bartzelonako Artzapezpikutzako Gizarte Pastoraltza Ordezkariak, Elizaren Gizarte Doktrinaren arabera, egiazko demokrazia bat bermatzeko printzipioak azaldu zituen. Erlijio-askatasuna, zeinaren barruan erlijio konfesionala-ikasgaia kokatzen den, eskubideetan lehena eta oinarrizkoena dela seinalatu zuen. Esparru publikotik erlijioa kanporatu nahi duen Laikotasun baztertzailea «totalitarismo berri bat da», baieztatu zuen.
Finlandiaren kasua
Mahai-ingurua Maria Gutierrezen hitzekin bukatu zen. Irakasle honek hamabost urtez Erlijio Katoliko-ikasgaia eman du Finlandian. Gutiérrezek azaldu zuenez, herrialde honetako azken hezkuntza-erreforman (2016) argi eta garbi gurasoen uste-sendoen -ebanjeliko, katoliko nahi islamiar- araberako Erlijioaren aldeko apustua egin da. Herri batetan, nahikoa da hiru ikaslek eskatzea -eskola desberdinetakoak izanda ere-: zuzendariek irakaskuntza hau bermatzeko garraioa antolatu behar dute.
Hala, hezkuntza-sistemak ikasleei (gazteen suizidio kopuru handia dago) bizitzaren zentzuaren bilaketan laguntzen die, hala nola etorkinei eta hauen familiei hobe integratzen, ikusten baitute eskolak beraien balio familiar importanteenak estimatzen dituela. Hortaz gain, Gutierrezek azaldu zuen -entzuleen harridura sortuz- Erlijio ematen ez duten irakasleei formakuntza ematen zaiela Erlijio Konfesionalaren irakaskuntza hau aintzat har dezaten.
Irakasle honek bere mintzaldia bukatu zuen esanez azken hezkuntza erreforman planteatutako kultura erlijioso derrigorrezkoaren proiektua bertan behera utzi zela familien eskubideak kontuan hartzen ez zituelako.
Iturria: Catalunya Religió
Itzulpena: Erlijioa Nafarroan – Religión en Navarra