“LOIZUKO GIZONA”, NAFARROAN AURKITUTAKO GORPUZKI ZAHARRENA

Aurkikuntza hau, espeleologo talde batek eginikoa, azken urteotako aurkikuntza prehistoriko garrantzitsuena da Foru Komunitatean eta oihartzuna du penintsula mailan ere

Gorpua  ziur aski hil-oihal edo hileta-pakete batean bilduta egon zela

Loizuko gizona’ izena eman zaie K. a. 9.700. urtekoak diren Nafarroan aurkitutako gizakiaren aztarna zaharrenei. María Chivite Lehendakariak, Rebeca Esnaola Kultura eta Kiroleko kontseilariarekin batera, gaur Errotalde I haitzuloa bisitatu du, Erroibarreko udal-barrutian, zeinetan gertatu den aurkikuntza, azken urteotako Nafarroaren prehistoriarako garrantzitsuenetako bat.

Gizonezko baten aztarnak dira, 17 eta 21 urte bitarteko batenak, Aintzioa-Loizuko kontzejuko haitzulo honen barnean apropos gordetakoak. Eskeletoa osorik dago, konexio anatomikoan, eta guztiz ondo kontserbatuta, adituek jakinarazi dutenez. Gorpua ahoz gora, luzatuta eta besoak sabelaren gainean ezarrita zegoen. Garezurrak zulo bat dauka, antza denez jaurtigai baten inpaktuaren ondorioz.

Posizioak eta aurkitutako hondakinek ahalbidetu dute ondorioztatzea gorpua  ziur aski hil-oihal edo hileta-pakete batean bilduta egon zela, azaletik okrea dirudien sedimentu gorrixkarekin estalita. Hondakinak aldatu gabe kontserbatu dira egundaino.

Haitzuloaren sarreran, Chivite Lehendakariak onartu du aurkikuntza hau “ezohiko aukera bat dela gure arbasoak, alegia azken glaziazioaren inguruko, historiako klima aldaketa nabarmeneneko unetako bateko gizakiak nola bizi eta hiltzen ziren aztertzeko”. Nafarroako Gobernuaren Erregistro, Ondasun Higiezin eta Arkeologia Sekzioko Jesús García Gazólaz arkeologoaren eta Kantabriako Unibertsitateko Pablo Arias Cabal Prehistoriako katedratikoaren azalpenak entzun ondoren, Lehendakariak eskertu nahi izan du aurkikuntza hain garrantzitsua hau jakitera emateko lankidetzan jardun diren espeleologo, arkeologo, antropologo eta gainerako adituen baterako lana.

11.000 urtetik gorako antzinatasuna

Hasierako analisi irrati-karbonometriko bati esker eskeletoa K.a. 9.700. urtean kokatu ahal izan da, Pleistozenoa (duela 2 milioi urtetik K.a. 10.000 urte ingurura arte bitartekoa) eta Holozenoa (K.a. 10.000 urte inguruan hasi zenetik egundaino) arteko trantsizio une batean. Beraz, Pirinio nafarreko azken ehiztarien eta biltzaileen elkarteak ditugu hizpide. Zirkunstantzia honek aurkikuntza ohiz kanpokoa bihurtzen du, az bakarrik Nafarroan, baita penintsula mailan ere, zeren garai honetako erregistro antropologikoa oso eskasa da mendebaldeko Europa osoan.

Gainera, oraindik gutxi aztertutako arkeologia fenomeno baten kasu goiztiarrena da: giza gorpuzkien presentzia sistema karstikoen barruan, alditan urrutiko lekuetan, sarbide zaila izaten dutenetan. Iberiar penintsulan, kasurik zaharrenak Mesolitikoari dagozkio (hau da, K.a. 10.000. urtea eta K.a. 6.000. urtea bitartean), beraz, Errotalde I-eko aurkikuntzarekiko ondorengoak dira.

Ezusteko aurkikuntza

‘Loizuko gizona’ haitzuloaren sarreratik ia 200 metrora aurkitu dute, gutxi gorabehera 45 minutuko distantziara, Errotalde I-eko haitzuloaren sistema nahaspilatuaren barruan, ibaiko meandro fosil batean, ibilbide mehar eta estu baten amaieran. Aurkikuntza joan den 2017ko azaroaren 20an gertatu zen. Sakon espeleologo taldearen eskutik, talde hau Errotalde I-eko haitzuloan espeleologia ekintzak garatzen ari zen bitartean.

Haitzuloa, zeinetan jaiotzen den Loizuko iturburua, aspalditik ezagutzen zen eremuan dago, baina ez zen sakonki esploratua izan une horietara arte. Sakon taldea haitzuloan garatzekotan zebilen lanek esplorazio jarduera sendoa eskatzen zuten, izan ere, topografia jarduerez gain, funtsezkoa zen sistema hidrikoa, zuloaren geomorfologia ezagutzea hala nola analisi bioespeleologikoak egitea.

Espeleologoek aurkikuntzaren berri eman zioten Kultura Zuzendaritza Orokorrari / Vianako Printzipea Instituzioari. Pare bat ikuskapen bisitaren ondoren, Ondare Historikoaren zerbitzuko teknikariek eta antropologia fisikoaren adituek aurkikuntzaren garrantzia eta adierazgarritasuna ziurtatu zuten.

Azterlanen eta hondakinen erauzketa lanen garapena oso konplexua gertatu da. Hain zuzen, gorputegiaren tokiraino bitarteko igarobidearen neurri handi bat, aurretiaz ibaiaren ibilgua zeharkatuz sartzea ezinbestekoa izanik, etzanak herrestatuz egin behar da, soilik pertsona bakarraren pasabidea ahalbidetzen duten galerietan barrena, beraz, erregistro ekipoen lekualdatzea bereziki konplexua gertatu da. Zeregin honetan funtsezkoa izan da Sakon elkartearen lana, zeren une orotan ikertzaileen zirkulazioa erraztu eta bermatu du. Hondakinen altxaketa ere zailtasunez beteta garatu da, zenbait hezur zoruan partzialki ikaztuta eta soldatuta aurkitzeagatik.

Deskribatutako prozesu guztia dokumentatua izaten ari da argazki eta bideo profesionalen bitartez, izan ere, hondakinen erauzketak 11.700 urte baino gehiago ukigabe daraman testuinguru baten “alterazioa” suposatzen du.

Ikerketa prozesua

Garatu diren lehenengo lanak aurkikuntzaren zaintzarekin eta babesarekin lotuta daude, zuloaren itxiera bermatzeko.

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kirola Departamentuaren bitartez, Kantabriako Unibertsitateko Ikerketa Prehistorikoen Nazioarteko Institutuarekin batera, adituen diziplina anitzeko talde bat osatu du. Guztira 26 pertsona dira, Europar Batasuneko ikerketa zentro ezberdinetako espeleologo, arkeologo, antropologo, geologo, erregistro grafikoaren zaharberritzaile eta adituen artean, zein urte honetan zehar bere ikerketaz eta azterketaz arduratuko diren.

Orain hasten diren lanek Sakon taldeak abian jarritako lekukoa hartzen dute eta kanpoko lanen amaiera suposatzen dute.

Zehazki, aurkitzen ari diren eta oraindaino dagozkien arkeologia hondakinak ustiatu gabeko galeria berri guztietako esplorazio, topografia, arkeologia azterketa eta karakterizazio geologikoaren zereginekin jarraituko da. Zulo honetako zeregin funtsezkoenetako bat bere antzinako sarbidea lokalizatzeko saiakeran datza, izan ere, oraingoz, ez dirudi gizabanakoa egungo sarbidetik sartuko zutenik, beraz, sistema karstikoak beste sarbide bat edo gehiago izan beharko zituen, gaur egun oraingoz ezkutuan mantentzen direnak.

Gainera, karstaren eta bere ezaugarrien azterketa geomorfologiko bat garatuko da. Halaber eskeletoaren altxaketa fotogrametrikoa egingo da, alegia bere forma, dimentsio eta posizioaren azterketa, argazki batean edo gehiagotan hartutako neurriak erabiliz; hala nola bere geoerreferentziazioa, lokalizazio zehatzean erabat definitutako bere kokapena, koordenadak eta datu zehatzak direla medio. Ildo beretik, in situ eginiko hondakinen azterketa tafonomiko bat garatuko da, fosilizazio prozesua aztertzeko. Prozesu hauek guztiak oinarrizkoak dira gorpuen deskonposizio prozesua ulertzeko erabilitako hileta-praktika eta errituak kontuan hartuta.

Deskribatutako lan guztiak eta gorputzaren erauzketa amaitzean, laborategiko zereginen faseari ekingo zaio, funtsean barne hartzen dituenak hondakin eskeletiko guztien garbiketa eta zaharberritze/kontsolidazio zereginak; gizabanakoaren osteologia-azterketa, adina, heriotzaren arrazoia, luzera eta konplexioa bezalako ezaugarriak ezagutzeko,  bizirik zegoenean garatutako jardueraren eta jasan ahal izan zituen gaixotasunen adierazleak izateagatik; hortzen mikro-higaduraren analisia, zeinek bere bizitzako azken etapako dieta mota berregituratzea ahalbidetuko duen; analisi biomolekularrak, zeinek barne hartzen dituzten C14 bidezko datazioa, dietak aztertzeko isotopo egonkorren analisia eta hortzen esmalteko estrontzioaren azterketa; analisi paleogenomikoak bere genoma berreraikitzea lortzen saiatzeko; eta gorputegiaren eszenatokiari dagozkion analisi arkeobotanikoak eta geokimikoak. Gainera bere ADN-a zehaztuko da.

Hondakinak berreskuratu ondoren, zeinen erauzketa gaur goizean bertan amaitu den, Kantabriako Unibertsitateko Ikerketa Prehistorikoen Nazioarteko Institutura lekualdatuko dira, bertan beharrezko analisiak egin ditzaten. Jarraian ‘Loizuko gizona’ Nafarroara itzuliko da herritarren gozamenerako eta Nafarroako Gobernuaren zaintzapean erakusgai iraunkor modura ezartzeko.

Iturria: Nafarroako Gobernua

Esta entrada fue publicada en Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s