“BAJO EL SILENCIO” DOKUMENTALEAN AGERTUTAKO ADIERAZPENEN INGURUKO OHARRA

 2020.10.29 |  

Bilboko Elizbarrutiko Gotzain Kontseiluak oharra kaleratu dau Elizbarrutiko abade batek `Bajo el silencio´ zintan egiten dauzan adierazpenen inguruan.

1. Iñaki Artetaren `Bajo el silencio´ dokumentalean agertzen diran Bilboko abade baten adierazpenak, ez dabe ezelan be Elizbarruti honek ezta bertoko abadeek gai horren inguruan daukien jarrerea ordezkatzen.

2. Bene benetan sentitzen dogu eta parkamena eskatzen dogu adierazpen horreek pertsonearen duintasunaren kontra eta gizartea zakartzen dauan eta justifika ezina dan txarkeria dan terrorismoaren indarkeria jasan ebenengan sortu leikien oinazeagaitik.

3. Ezeztatu eta errefusatu egiten doguz eliz alkartearen eretxia erakusten ez daben, min egiten daben eta berradiskidetzearen alde egindako lana zapuzten daben adierazpen horreek.

4. Euskadiko Elizbarrutietako gotzainek ñabardura barik salatu dogu beti edozein terrorismo eta indarkeria modu. Era berean, behin baino gehiagotan esan dogu aurreko hamarkadetan gertatutakoren irakurketek ezin dabela justifikatu ezta ETAren hilketak azaltzeko asmorik izan. Erahilteko erabagia indarkeria justifikazino barik erabili ebenena da.

5.Eleizako ministroek euren zereginean argi eta garbi erakutsi behar dabe Eleizearen dotrinea eta beren beregi hainbat oinaze eragiten daben kasuetan. Dokumentalean agertzen diran eta onartezinak diran adierazpenak dirala-ta berbetan gabilz abade honegaz. Bere erantzukizunari eta etorri daitekezan ondorioei aurre egin beharko deutsie.

6.Lanean jarraitu behar dogu edozein injustizia, indarkeria edo terrorismo zantzu gure gizartetik desagertarazteko eta inongo anbiguotasun barik jaso dogun ministerioaren bitartez zabaltzeko.

Bilbo, 2020ko urriaren 29a

Mario Izeta Gabikagoxeaskoa, Bilboko administratzaile apostolikoa eta bere Gotzain Kontseilua

Joseba Segura Etxezarraga, gotzain laguntzailea

Félix M. Alonso

Kerman López

Antón Rey

José Agustín Maiz

Inazio Fernández

Iturria: Bizkeliza

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s