ERLIJIO-IRAKASLEEN FORMAKUNTZA ON-LINE EUSKARAZ

 |

Bilboko Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insititutuak (ETPI) eta Erlijio-zientzien Bartzelonako Goi-Insititutuak (ISCREB) alkarlanean dihardute GAEA/DECA ikastaroa euskeraz lehenengo aldiz on-line eskaintzeko. Ikasturte honetan, Espainiako Gotzainen Batzarrak ezarritako irizpideaz bat, GAEA/DECA (Gaitasun Akademikoaren Eleiz Aitorpena / Declaración Eclesiástica de Competencia Académica) lortzeko gainditu beharreko ezinbesteko kredituak eskainiko dira euskeraz. Carlos Garcia de Andoin Institutuko zuzendariak gai honen inguruko xehetasunak ematen ditu alkarrizketan.

Azaldu iezazkigu, zatika, siglak: zer da GAEA/DECA ?

Lehen Hezkuntzan Erlijio-eskolak emateko gaitzen duen titulua da. Gainera, gero eta pisu gehiago du elizbarrutiko itunpeko ikastetxeetan eta Kristau eskolan kontratazioak egiterakoan. Ideario katolikoa daukan ikastetxean egiteko hezitzailea bera hobe kokatzen laguntzen duen kristautasunaren oinarrien inguruan heztea eta prestazea dakar.

Eta, ISCREB?

Erlijio-zientzien Bartzelonako Goi-Insititutua da. Gaur egun, katalanez eta euskeraz eskaintzen du GAEA/DECA heziketa. 2019-20 ikasturtetik aurrera, baita euskeraz ere. Beste urrats bat eurakazko lankidetzan.

Beste arloren batean ere alkarlanean diharduzue?

Bai, orain dela 15 urte on-line Erlijio-zientzia, batxilergo eta lizentziatura arloetako irakaskuntzarako hitzarmena sinatu genuen. Izan ere, gure ustez, bide hau egokia izan daiteke prestaketa teologiko ona lortzeko familia daukaten edo lanean ari diren laiko helduentzat.

Ze irakasgai ematen da GAEA/DECA on-line ikastaroetan euskeraz?

Lau dira: lehenengoa, “Jainkoa bilatu”, Erlijio eta kulturari buruz; bigarrena, “Jesus, berri ona”, itun berriari buruz; hirugarrena, “ebanjelioaren arabera bizi”, antropologia, moral, Eliza eta sakramentuen inguruan, eta laugarrena, “Erlijio katolikoaren didaktika”, izenburuak berak adierazten duenez, jakintzagai psiko-pedagogikoa da, gaur egungo eskolan Erlijioa era berritzaile eta esanguratsuan irakasteko bideei buruzkoa. Gaiok on-line unitate didaktikoetan prestatu ditugu eta paperez ere argitaratu dira.

Paperezko argitaraldia?

Bai, paperez ere argitaratu ditugu materialok, baliagarri izan daitekez eta irakasle-eskoletan bertan, batez ere BAMen (Begoñako Andra Mari irakasle-eskola) ematen dugun irakaskuntzarako. Hiru alerekin eman diogu hasiera “Tresnagarriak” bildumari eta aurrerago, laikoen heziketarako material berriak ere bide horretatik atera nahi ditugu.

Ez dago GAEA/DECA egiteko eskaintza nahiko?

Bai, eskaintza zabala da, baina guk eskaintzen dugun ‘on-line euskeraz’ falta da. Heziketa hori eskaini nahi dugu, gelan bertan hilean hiru orduko saioa gehituz eta kurso bitan. Ikastetxeetara joateko prest gude, gelan bertan akonpainamentu hori eskaintzeko, gitxienez bost lagunez osatutako taldeak eratzen badira.

Matrikula egiteko epea zabalik izango da 2019.eko urriaren 10era arte lehenengo seihilekorako eta 2020.eko otsailaren 4tik 12ra, bigarren seihilekorako.

Iturria: Bizkelizatik egokitua

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s