DEMAGOGIA NAFARROAKO PARLAMENTUAN

Aurreko ostegunean, Nafarroako Parlamentuaren osoak, UPNren eta PPNren kontrako bozkak salbu, ebazpen bat onetsi zuen zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den unibertsitatekoak ez diren ikasketetako kurrikuluetatik Erlijioa ateratzeko.

PSN, Bildu, Aralar, I-E eta Geroa Baiko ez adskribatuen bozkekin onetsi zen ebazpenak «konfesionalak diren ikasgaiak kurrikulutik nahiz eskola ordutegitik kanpo gera daitezela» planteatzen du.

Ebazpen hau I-Ek bultzatu zuen eta bere bigarren puntuan «irakaskuntza eta kultura-gaiei buruz Espainiar Estatuak Aulki Santuarekin sinaturiko Akordioak salatzeko beharrezkoak diren mekanismoak martxan jartzeko» premiatzen du Gobernua. Bilduk, Aralarrek eta I-Ek ontzat hartutako «in voce» zuzenketa baten harira gehitu zen epigrafe hau.

Arrazoien azalpenean, I-Ek LOMCEren «doktrinamendu erlijiosoa» gaitzesten du. Alderdi honen arabera, hezkuntza erreforma honek «Gotzaien Batzarraren eskakizunak bereganatu ditu Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzan Erlijioa derrigorrezko irakaskuntza bezala sartu dituelako. Baldintza hau Senatuko tramitazioan Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan ezarri du ere».

Ekimen honen eragileek eskola «konfesio edo uste sendo ezberdinen eraginarengandik» babestu nahi du. Honela, «esparru laiko eta balio demokratiko eta unibertsaletan heziktzeko aproposa» izan dadin.

Erlijioa Nafarroan blogaren iruzkina:

I-E gezurretan ari da LOMCEk Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzan Erlijio-ikasgaia derrigorrezkoa egiten duela esaterakoan. Denok dakigun bezala, LOMCEn zein orain indarrean dagoen LOEn, Erlijioa ikasleentzako boluntarioa delako.

Eliza eta Estatuaren Akordioen salaketari dagokionez, legez kontrakoa da, Nazioarteko Zuzenbidearen kontra doalako. Hortaz gain, demagogia handia litzateke azkeneko hogeita hamar urteetan kolore desberdinetako gobernuek bete ez dituzten Akordio batzuk salatzea.

Bestalde, Akordio hauek pertsonen oinarrizko eskubideen bermea dira. Estatuak ezin baititu Erlijio Katolikoaren edukiak ezarri (ezta Etika edo zientzienak besteak beste). Estatuak ezin du bere burua egi erlijioso edo moralaren iturria egin totalitarismoan erori gabe.

Gehiago irakurri:

Kongresuak LOMCE onartu eta Wertek Itun Zaharra aipatu zuen

“Gurasoek seme-alabentzat Erlijioa aukeratzeko duten eskubidea defendatu behar dute erakundeek”

Rouco LOMCEren kontra

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a DEMAGOGIA NAFARROAKO PARLAMENTUAN

  1. Pingback: BI HILABETETAN, ERLIJIOA ESKOLAN AGIRIAK 1100 ATXIKIMENDU BAINO GEHIAGO JASO DITU JADA! | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s