KORPUS EGUNA

Bihar, ekainak 10, Korpus Eguna ospatuko da. Baina, zer ospatzen da jai handi honetan?

Auñamendi hiztegiaren arabera, beste izen hauekin ezagutzen da euskaraz: bestaberri, Pestaberri, korpus-egun, korpusti, Bestaberri zahar, gorpuztiaren zortziurren-barrukoa.

Ospakizun garrantzitsu honekin hobeto ulertzen dugu nola bete zuen Kristok gizateria salbatzeko egin zuen eskaintza Eukaristia Santuaren eraketaren bidez.

Corpus Christi izenak “Kristoren Gorputza” esanahi du latinez. Festa honetan Eukaristia Santuaren eraketa oroitzen da eta Eliza Latinoan Trinitate Txit Santuaren igandearen ondoko ortzegunean ospatzen da.

Eukaristia Jesukristok eratu zuen “Ortzegun Santuan”. Hala ere, Aste Santuko egun hau nekaldiaren inguruko gogoetek betetzen dute.

Jainkoak Mont Cornilloneko santa Juliana erabili zuen festa hau sortzeko. Santa hau  Retinesen jaio zen, Liège ondoan, Belgikan, 1193an. Umezurtz gelditu zen haurtzaroan eta moja agustindarrek hezitu zuten Mont Cornillonen. Hazi zenean, profesio erlijiosoa egin zuen eta, geroago, komunitateko Ama Nagusia izan zen. Azpikeri desberdinengatik konbentutik alde egin behar izan zuen. 1258ko apirilaren 5an hil zen Fosseseko moja Zistertarren etxean eta Villiers lurperatu zuten.

Juliana, gaztarotik, Sakramentu Guztiz Santuarekiko debozio handia izan zuen. Eta beti irrikatu izan zuen Bere ohorez festa berezi bat izatea. Santaren desio hau handiagoa bihurtu zen ikuskari bat izan zuenean. Eliza ikusi zuen ilargi betearen itxurarekin. Ilargi bete honek orban beltz bat zeukan, orban honek ospakizun honen gabezia irudikatzen zuen. Santa Julianak Liègeko gotzaia zen Thoreteko Robertori jakinarazi zizkion bere bizipenak, eta baita Hugh jakintsuari ere (geroago Herbehereetako kardinal legatua);  Jacques Pantaleóni, garai haietan Liègeko artxidiakonoa, gero Verdungo apezpikua, Jerusalengo Aitalehena eta azkenik Urbano IV. Aita Santua izango zena. Roberto gotzaia, harriturik, begi honez ikusi zuen Santa Julianak kontatutakoa eta bere elizbarrutian festa hau ezarri zuen 1246an; Aita Santuak Juan deituriko moje batek egun horretarako eliz otoitza idatzi behar zuela agindu zuen.

Roberto gotzaia hil zen festa lehenbiziko aldiz ospatu baino lehen, baina festa Liègen San Martinen kanonekin ospatu zen estrainekoz. Jacques Pantaleón Aita Santua izendatu zuten 1261eko abuztuaren 29an. Eba ermitauak, Julianarekin denboraldi bat pasatu zuena eta Eukaristia Santuaren gurtzaile sutsua zena, Guelderseko Enrike Liègeko gotzaiari behin eta berriz erregutu zion Aita Santuari eskatzeko Korpus Festaren ospakizuna mundu osora zabal zezan. Urbano IV.ak, festa honen miresle handiak, “Transiturus” izenburuko bula plazaratu zuen 1264ko irailaren 8an. Idatzi honetan, Eukaristia Santuan islatzen den gure Salbatzailearen maitasuna goratu ondoren, “Corpus Christi“aren Festaburua Trinitate Txit Santuaren igande ondoko ortzegunean ospatzeko agindu zuen, aldi berean Meza Santura eta eliz otoitzetara joaten ziren fededunei induljentzia ugari ematen zielarik. Egun honetako ofizio edo eliz otoitza Aita Santuak eskatuta Akinoko Santo Tomasek idatzi zuen. Otoitz-orduen liburuko ofiziorik ederrena da eta protestanteek ere mirestera ailegatu dira.

Urbano IV.a Aita Santuaren heriotza (1264ko urriak 2) dekretua plazaratu eta berehala izan zen eta, beraz, festaren zabalkuntza oztopatu zuen. Baina Klemente V. Aita Santuak bere pausoak jarraituz Vienako Kontzilioan (1311) festa honen ospakizuna agindu zuen. Dekretu berri bat plazaratu zuen Urbano IV.ak plazaratutakoa erantsiz. Juan XXII.ak, Klemente V.aren ondorengoak, betearazi zuen.

Aipaturiko dekretuetatik, batek ere ez du prozesioa ospakizunaren alderdi bat bezala gehitzen. Prozesio hau, hainbat lekutan jada ospatzen zena, induljentziekin bedeinkatu zuten Martín V.a eta Eujenio IV.a Aita Santuek.

Colognen festa 1306an onartu zen; Wormsen 1315an ezarri zuten; Strasburgen 1316an. Ingalaterran Belgikatik sartu zen 1320 eta 1325 artean. Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan festaburua Trinitate Txit Santuaren igande osteko igandean ospatzen da

Greziako Elizan Corpus Christiaren jaia siriar, armeniar, copto, melkiar eta Galizia, Kalabria eta Siziliako rutiniarren egutegietan aurkitzen ahal da.

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a KORPUS EGUNA

  1. Pingback: PANGE LINGUA: SAKRAMENTU GUZTIZ SANTUA GURTZEKO HIMNOA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s