BILBOKO GOTZAINAK LANGABEZIARI AURRE EGITEKO KONPROMISOA ESKATU DAU

2012/05/11
Mezua 2012ko Alkartasun Zeinuan

Elizbarrutiko Alkartasun Zeinuak kristinau alkarteko ehunka lagun batu dau. Parte hartu dabenek, indarrean dagoan krisialdiaren eraginik zuzen eta gordinena jasaten dabenen alde konprometitzeko eta erne eta tente egoteko asmoa erakutsi dabe. On Mario Izeta gotzainak “euren etorkizuna hipotekatuta daukan hainbeste gazteren zoritzarraren aurrean” beste aldera ez begiratzeko eskatu dau.

Aurton batez be gazteengan arreta jarten dauan Zeinuak, “gizarte zuzenago eta anaikorrago baten eraikuntzan dogun konpromisoaren zeinu be izan gura dau”, gotzainak jardunaldiaren amaierako ekitaldian azaldu dauan lez.

Plaza Barria aukeratu dabe aurton antolatzaileek, gure alkarteetako gazteen eta helduen partaidetza zabala izan dauan Zeinuaren eguneko azken ekitaldia egiteko. Gotzainak gazteek, hain zuzen be Euskadiko gazteen %35ak, jasaten daben langabezia aitatu dau. “Langabezia ez da kontu pertsonala bakarrik, gizarte alderdi eta ondorioak ditu”, azpimarratu dau.

On Mario Izeta gotzainak gizakiaren duintasuna zauritzen dauan guztia baztertzeko eskatu dau, “batez be beste interes batzuk nagusitzen diranean”.

Erakundeei zein gizarteari zuzendutako mezuan adierazoten dauanez, “batez be gazteentzako lana sortzea ahalbideratuko daben jarduerak suspertu behar doguz eta baliabideak eragin”. Beste alde batetik, neurri fiskal egokiak eragitea ezinbestekoa dala dino, “aberastasuna zuzen banatzeko”, krisiaren eraginez egoera latz eta gordinean dagozanei aparteko arretea eskainiz.

Horrezaz gainera, gotzainak beste eskari bat be egin dau: laguntza sozialerako politika eta neurriak garatzea nahitaezkoa dala dino, “gizaki eta familia txirotuei laguntzeko”.

Elizeak bere gain hartzen dituan konpromisoei jagokenez, egiten dauan lana aitatu dau Bilboko gotzainak, esanez: “bat egin gura dogu krisiaren ondorenak jasaten dabezanekin, itxaropena jarriz, soiltasunean haziz, mundu gizatiarragoa eginez, danak kontuan hartuz”. Ekintzen helburua, danon artean “gizarte zuzen eta baketsua” eraikitzea da.

2012/05/12
Lanbakoen aldeko aldarrikapena

Zeinu bat baino zeozer gehiago

Elizbarrutiko Alkartasun Zeinuak milaka lagun batu ebazan atzo helburu bakar bategaz: krisiaren ondorioak zuzenen igarten dabilzanen alde egitea. Antolatutako ibilaldi bietan erabili zan goiburuak: Erne eta Tente! ¡Levántate Por un futuro bien empleado” keinuaren mamina batzen eban. Azken baten, besteenganako alkartasuna erakustea, beti be ebanjelioaren argitan.

Kristinau alkarteak, beste behin,  txarto dagozanen aldeko alkartasuna eta konpromisoa erakusten dakiala adierazo dau. Azken baten, atzo ospatu zan Alkartasun Zeinuak eskatzen eban legez, “Erne eta Tente” bizi behar dala aldarrikatu zan Bilboko kaleetan.

Eguraldiak lagundu eutsen hogei ikastetxetik, goizeko ekitaldian parte hartu eben mila eta zortziehun ikasleri. Gazte batzuk eskolan idatzitako mezuak eroiazan. Honeetan, erakundeei eskabide zehatzak egiten eutsezan, baina era berean, krisiari aurre egiteko euren konpromisoak be agintzen ebezan.

On Mario Izetak, Bilboko Amor Misericordioso ikastetxeko ikasleakaz batera, Batzar Nagusietako presidenteari, Ana Madariagari mezua eroan eutsan. Honek alderdietako batzarkideei testua emoteko konpromisoa hartu eban eta eskerrak emon eutsazan Elizbarrutiari honako ekimen honeek bultzatzeagaitik. Modu berean, gotzainak gogoratu eban “badagoala nahikoa baliabide preminan dagozan guztientzat”, beraz, ez eban onargarritzat jo “laguntza gehien behar dabenei”, honeek kentzea.

Moyúa Enparantza goizeko alkargunea bihurtu zan. Alboko kaleetatik etozan gazteakaz hornidu eta koloreztau zan lorategi ingurua. Ehundazak gazte agertu ziran hitzordu lekura. Batzuk, lan barik dagozanen aldeko pankartakaz. Beste batzuk, iazko dorsala eroien aurtongo goiburua ipinita. Eskola bakotxak bere erara aldarrikatu eban eguneko konpromisoa. Ibilaldian zehar “langabeziaren aurkako” txilibitu hotsa entzun zan.

Goizeko ekitaldia amaitzeko, eskola bakotxeko “postariek” idatzitako mezua Areatzako kioskoan jarritako postontzian sartu eben. Gotzainak berba batzuk zuzendu eutsezan han batutakoei eta “txarren dagozanen” aldeko alkartasuna erakusteko eskaria egin eutsen. Ikasleek idatzitako mezuetan, “hezkuntzan mozketarik ez egiteko” edo “gazteen eretxia kontuan hartzeko” irakurri eikean. Konpromisoen atalean, baten batzuk, “gitxiago kontsumitzeko” agindua emon eben.

Alkartearen ibilaldia

Alkartasun Zeinurako antolatutako arratsaldeko ibilaldia zazpi ta erdietan hasi zan Moyua Enparantzan. Parrokia, erakunde zein modu partikularrean, Zeinuagaz bat egin gura izan eben ehundazak lagun batu ziran. Azken baten, gizarte zuzenago baten alde dagozan personen topalekua izan zan atzokoa.

Tenperaturea nabarmen jeitsi zan arren, alkartasunaren termometroaren merkurioak gorantz egin eban ibilaldian zehar. Plaza Barrian batu zan jentea tanborren erritmora iritsi zan.

Gazteek prestautako flashmob-ak adore barik dagozan askoren jeitsierea adierazo eban. Dana dala, askok eskua emon eutsen “Tentetzeko” eta era horretara alkartasuna adierazteko, txalaparta soinuak entzuten ziran bitartean.

Gotzainak, amaierako mezua erakundeei zein gizarte osoari zuzendu eutsan eta “batez be gazteentzat” lana sustatzeko “ekintzak eta baliabideak” eskatu ebazan. Bestalde, “aberastasuna modu egokian banatzeko” baliozko zerga neurriak mesedetzeko eskatu eban. Egoera txarrenean dagozanen aldeko neurriak bultzatzeko eskabidea egin eban.

“Pobrezia egoeran dagozan persona eta familien” alde egiteko eskatu eban gotzainak, amaierako mezuan.

Bilboko gotzainak, era berean, Elizeak hartzen dauazan konpromiso zehatzak aitatu ebazan “krisiaren egoera latza jasaten dabenak onartuz, itxaropena zabalduz, eta gizarte gizakiarrago bat eraikiz”. Ekintzen helburua “gizarte baketsu eta zuzenago bat egitea da”, esan eban gotzainak.

Azken otoitzagaz amaitu zan Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua.

Iturria: www.bizkeliza.org

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

4 respuestas a BILBOKO GOTZAINAK LANGABEZIARI AURRE EGITEKO KONPROMISOA ESKATU DAU

  1. Pingback: BILBO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO GOTZAIAK ETORKINAK OSASUN TXARTELARIK GABE UZTEAREN KONTRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: NEKAZARITZA-ELKARTEEN PAPERA GOSEAREN KONTRAKO BORROKAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: BILBOKO ELIZBARRUTIAK BERE ETXEBIZITZEN a KALERATUAK IZAN DIREN FAMILIEI EMAN DIZKIE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: Bilboko Elizabarrutiak bere etxebizitzen a kaleratuak izan diren familiei eman dizkie. | Erlijioabizi.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s