ARANTZAZUKO IBILALDIA 2012: ZORIONEKOAK BAKEGILEAK

“JAUNA GURE BIZITZEN ERDIGUNETAN JARRITA BAKARRIK LORTUKO DUGU BAKEA ETA ADISKIDETZEA”

2012-03-26

Donostiako Gotzainak Arantzazuko igoeran parte hartzera deitu ditu gizpuzkoarrak

“Zorionekoak bakegileak” lemapean, Arantzazuko igoera izango da martxoaren 31an.

21Arantzazucarteltxiki20.03.gifMartxa goizeko 09:00tan irtengo da Oñatitik eta Arantzazuko Santutegian izango du amaiera; han, On Jose Ignacio Munilla gotzainak otoitzaldia zuzenduko du.

Berrikuntzarik bada aurten. Izan ere, aurreko urteetan ez bezala, oraingoan, igoera amaitu ondoren egin ohi den otoitzaldia, Santutegiaren barruan izango da.

Donostiako Gotzainak gipuzkoar guztiak deitu ditu, bakearen aldeko martxan parte hartzera. On Jose Ignacio Munillak, “bakea, adiskidetzea eta gizakiaren duintasuna eta benetako izaera berreskuratu ahal izateko Jainkoa gure bizitzen erdigune izatea ezinbestekoa dela”, azpimarratu du.

Hildo honetantik  “damua erlijioarekin zerikusia duela entzutea tristea dela” gaineratu du. Gotzainaren esanetan, “gizakiaren duintasunarekin zuzenean lotutakoa bait da”.

On Jose Ignacio Munillak esan duenez, “Elizaren zeregina, Bakearen eta elkarkidetzearen instrumentu izatea da”, “norberaren bizitzaren azterketa, autokritika eta damua” abiapuntu hartuta.

Arantzazuko igoeraren aurkezpenean, Donostiako gotzainarekin batera, Iñaki Beristain frantziskotarra eta Ana Sancho, gure elizbarrutiko gazte idazkaritzaren ordezkaria izan dira.

KONTUAN HARTZEKO DATUAK

Urtero legez, aurten ere ibilbidean zehar 165 bozgailu ezarriko dira, partaide guztiek otoitzean, gogoetan eta kantuan egin ahal izan dezaten igoera.

Gipuzkoako parrokia guztietatik autobus zerbitzua izango da Oñatirantz. Edozein argibidetarako, parrokietan galdetu behar da.

Izena emateko azken eguna, MARTXOAREN 29.

Ordutegia: martxa goizeko 09:00tan irtengo da Oñatiko Sorazule hoteletik eta

Santutegira 12:00ak aldera iritsiko da. Han otoitzaldia zuzenduko du Gotzainak eta amaieran Santutegitik bueltako autosak irteten hasiko dira.

Autoz joan direnek ere autobuses jaitsi ahal izango dute Oñatira.

Santutegirako errepidea 08:30tan itsiko dute (ibilaldia pasa ahala irekitzen joango dira).

Oinez joan ezin dutenentzat: autobusez igo ahal izango dira, oinezkoen atzetik.

Zerbitzuak: ibilbide osoan zehar Gurutze Gorriko postuak eta komunak izango dira.

Aholkuak: Gurutze Gorriko sorosleek ondo gosalduta joatea eta oinetako erosoak eramatea gomendatzen dute.

GAZTEEK URBIAN EGUN PASA

Arantzazuko igoeraren ostean, Gazte Pastoraltzak egun pasa antolatu du aurten.
Arantzazuko ekitaldia amaitu ostean, gazteak Urbiara abiatuko dira eta han, Meza entzun eta bazkaria egingo dute, Donostiako Gotzainarekin batera.

Gazte pastoraltzatik dei berezia egin dute, gazte jendeak parte hartu dezan.

22Arantzazusugandila20.03.gif
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s