MGT-N IZANDAKO PRESOEN TESTIGANTZA / TESTIMONIO DE PRESOS QUE ASISTIERON A LA JMJ

Precioso testimonio de diez presos de la cárcel de Martutene que asistieron a la Jornada Mundial de la Juventud en Madrid invitados por Mons. José Ignacio Munilla y la Pastoral Penitenciaria. “La experiencia nos ha transformado” dicen en la carta.

2011-09-15

Madrilera joan ziren 10 presoek “esperientziak eraldatu dituela” diote

Askatu dituzu nire lokarriak! ¡Rompiste mis cadenas! Sal 116

20 lagunek osatutako erromesaldia, haien artean, Martuteneko espetxeko 10 presok, Madrilen izandako Munduko Gazte Topaketan parte hartu zuten. Espetxetik, presoek gutuna bidali digute, “zeharo eraldatu dituen esperientzia” bizi ahal izateagatik eskerrak emateko.

IRAKURRI PRESOEK IDATZITAKO ESKUTITZA

MGT-MADRIL-2011

2010eko irailaren 26an, On Jose Ignacio Munilla gotzainak, Madrilgo Munduko Gazte Topaketara erromesaldia antolatzeko gonbitea zabaldu zion Espetxe Pastoraltzari.

Une hartan, heldu ezineko ametsa zela pentsatu genuen. Baina Jaunak posible bihurtzen du ezinezkoa eta Gotzainaren laguntzarekin eta espetxeko zuzendaritzak jarritako erraztasunei esker, abuztuaren 20an Madrilerantz irten zen 20 erromesek osatutako taldea, horien artean, Martuteneko 10 preso.

Egun horretako gauean, Lau Haizetako aerodromoan bizi izan genuena eta sentitu genuena adieraztea oso zaila egiten zait: bi milioi gazte, Jaunaren fedea gainezka, pozez eta ilusioz beterik,… A zer nolako harrera Aita Santuari egin geniona! Eguraldia kontra jarri bazitzaigun ere, Aita Santuaren hitzak ahaztu ezinak dira: “ez beldurrik izan”, “Jaunak babesten gaitu”, “sakrifizio hau ez da hutsean geldituko”…

Erabateko ixiltasuna, errespetua eta otoitza nagusitu ziren, Jesus gurtzeko garaian. Ordu hunkigarriak, zirraragarriak izan ziren. Ez dugu Munduko Gazte Topaketan emandako ordu horietan sentitutakoa inoiz ahaztuko. Eta gure barruak mugitu eta aldatu dituela esatea, ez da gehiegizkoa.

Munduko Gazte Topaketaren ostean izan genuen ere esperientzia aberasgarririk.

Astelehenean neokatekumenalek Cibelesen ospatu zuten bokazio topaketara joan gienen. Mundu osotik etorritako berrehunmila gazterekin bildu ginen han eta berehala jaso genuen haiengandik fedea, alaitasuna, eta gure bizitza Jesusi eta Elizari eskaintzeko nahia. Zenbat kristau familia han bildutakoak! Zenbat gazte!… Eta behin eta berriz bata besteari esaten geniona: “Hau hain ederra zenik ez genukeen guk inoiz pentsatuko!”

Baina guztiak du amaiera.

Martutenera itzultzeko garaia ere iritsi zitzaigun. Baina eraldatuta bueltatu gara espertxera. Fedeak gure bizitza aldatu du.

Gure Gotzainak Madrilen emandako egunetan esandako hitzak datorzkit behin eta berriz burura: “Indarra Jaunarena da. Gu izan gaitezen Haren bitarteko, Hark guztia ahal duelako”. Hitz horiek kontsolamendu dira orain, Martuteneko espetxean bueltan gauden honetan.

Bihotz bihotzetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Munduko Gazte Topaketara (MGT) gu joatea posible egin duten guztiei. Eta otoitzarekin, guztia ongi atera zedin, lagun izan zaituztegun guztiei.

“Jainkoak denetik ateratzen du onik” (Benedikto XVI), horrela sentitu eta bizi izan dugu.

Donostia, 2011ko abuztuaren 23an. MGTn izandako Martuteneko preso taldea

Fuente: www.elizagipuzkoa.org

 

 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a MGT-N IZANDAKO PRESOEN TESTIGANTZA / TESTIMONIO DE PRESOS QUE ASISTIERON A LA JMJ

  1. Pingback: MGT 2011 URTEURRENA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: TODOS LOS TEXTOS DE FRANCISCO EN LA JMJ RÍO 2013 EN PDF, EPUB Y PDB | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s